Altsasuko kaleetara mozorrotutako pertsonak ateratzen hasi ziren ihoteetako larunbatean. Pixkanaka hasieran, kuadrilaka eguerdian. Aldamenekoen mozorro irudimentsuez gozatzeko unea izan zen denendako eguerdikoa. Bitartean, Torrenteren itxura hartu zuten Haize Berriak bandako kideek, dantzarako doinuak jo zituzten. Bazkarien ondoren mozorro dantzaldia izan zen eta gaua luzatu zitzaien hainbat mozorroturi.