Gaztetxean egindako kontzertuengatik foru administrazioak Altsasuko Udalari 42.000 euroko isuna jartzeko prozedura zabalik du. Nafarroako Gobernuko Barne Zuzendaritzak Altsasuko Udalak aurkeztutako alegazioak atzera bota zituen, eta erresoluzioa eman du. Hori dela eta, Altsasuko Udalak erresoluzioaren kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du.