Kaleak berritzeko lanak luzatuko dira

Guaixe 2026ko martxoaren 23a

Intxaurrondo kaleko lanak. ARTXIBOA

Ezustekoak sortu direlako, udalak lanak despeditzeko epea luzatu du.

Altsasuko Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak erabaki du kaleak berritzeko lanak egiten ari den enpresari haiek egiteko epea luzatzea. Udalak kaleak hobetzeko kontratuan aldaketa egin du, ustekabekoak sortu direlako. Zehazki, Zelai Txiki, Zelandi eta Intxaurrondo kaleetako etxebizitzen hartuneak berritzea, euri-uren kanalizazioa eta zorrotenen hartuneak egitea.