Altsasuko Udalak energia enpresei lurzorua erabiltzeagatik kobratzea erabaki zuen 2023ko lastaileko bilkuran. Horretarako zerga ordenantza onartu zuen udalak. Araudian jaso zenez, energia elektrikoa, gasbideak eta beste hidrokarburo batzuk garraiatzeko eta banatzeko instalazioen bidez tokiko jabari publikoa modu pribatiboan erabiltzeagatik edo aprobetxamendu berezia egiteagatik tasa bat ordaindu beharko dute haien jabe diren enpresek. Udalaren kalkuluen arabera zerga horrekin 33.000 euro lortuko lituzke.
Red Electrica Española SA enpresak udalaren ordenantzaren kontrako administrazioarekiko auzi errekurtso bat jarri zuen 2024ko martxo akaberan. Oraingoan Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan 20/2026 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri da. Gaian interesa izan dezaketenek aipatutako auzitegian aurkezteko apirilaren 8ra arteko epea dute.