Apiriaren 25ean, larunbata, Sakanako Herri Eskolen jaia ospatuko dute, Altsasuko Foru plazan, Sakanako Herri Eskolak taldeak, Zelandi Herri Eskolak eta Zelandiko Guraso Elkarteak antolatuta. Festa 11:00etan hasiko da, eta goizean zehar hainbat ekimen izanen dira, tartean Fandabila txaranga, ekitaldia Zelanditxorekin, tailerrak eta erraldoiak.
11:00 - 13:00 Tailerrak: henna, euskal dantzak, txapak...
12:00 Fandabila txaranga.
12:30 Hamaiketakoa.
13:00 Zelanditxorekin ekitaldia.
13:30 Postre zozketa.
13:45 Festa amaiera erraldoiekin.