Elkartasun azokak hasiera ona eman dio Ongi Etorri zikloari

Guaixe 2026ko apirilaren 22a

Zikloa garagarrila bitartean iraunen du. 

Antolatzaileek "zentzu askotan" azokaren "balorazio oso ona" egin zuten. "Gauza asko mugitu ziren: arropa, oinetakoak, liburuak, bitxiak, baxerak..." Bigarren eskuko elkartasun azokako irabaziak, "etekin oso ona", Paris 365 erakundearendako izan ziren. Erakunde horretako boluntarioek ere postua jarri zuten. Haien jardunaren eta laguntzeko moduen berri eman zieten makina bat pertsonari, Salmahaiez aparte, Altsasu Bigarren Hezkuntzako Institutuko ikasleek txapak egiteko tailerra egin zuten eta jende asko hurbildu zitzaien. 

Azoka behar bezala gara zedin hamalau boluntario egon ziren lanean domekan. Lanak despedituta, elkarrekin bazkaldu zuten.