Maiatzaren 8an, ostirala, 19:30ean, Erkudengo Ama Abesbatzak eta Altsasuko Elizako koruak Fermin Larreari omenaldi kontzertua eginen diote. Larrea abesbatzako kidea eta koruko zuzendaria izan zen, eta aurreko urtean zendu zen. Abesbatzarekin eta koruarekin batera Ainhoa Beramendi pianojoleak joko du.