Altsasuko Sagrado Corazon edo Corazonisten ikastetxeak ehun urte bete ditu aurten. Hori dela eta, ikastetxeko ikasle ohiak biltzeko bazkaria antolatu dute. Garagarrilaren 6an izanen da bazkaria. Ikastetxeko guraso elkarteak adierazi duenez, "aukera paregabea izango da berriz elkartzeko, ikastetxean bizitako uneak gogoratzeko eta elkarrekin 100 urteko historia ospatzeko". Bazkarira joan nahi duenak aldez aurretik izena eman beharra du https://forms.gle/2ep73E5HB6E8n2Fz7* webgunearen bidez. Izena emateko epea maiatzaren 15ean despedituko da.
Bazkariaren ondoren, ikastetxeko festa ospatuko da. 15:00etatik 19:00etara puzgarriak, jolasak eta taberna izanen dira. 18:00etatik 20:00etara. Raizti disko jartzailea arduratuko da ospakizunari soinu banda jartzeaz.