Israelgo armada Flotillaren kontra egiten ari dela salatuko dute

Guaixe 2026ko maiatzaren 18a

Israelgo itsas armadako txalupa azkarra Flotillako ontzi batera gerturatzen. FLOTILLA

Israelek blokeo pean duen Gazako zerrendara giza laguntza eramatea helburua dute Global Sumud Flotillak eta Freedom Flotillak. Maiatzaren 18an elkarretaratzea deitu dute Altsasuko Udaletxearen aurrean. 

Global Sumud Flotillak jakinarazi duenez, Israelgo Itsas Armadako elkartasun ontzidiaren kontra egin du eta gutxienez hamabi ontzi atzeman ditu maiatzaren 18an. Israelgo Itsas Armadako txalupa azkarrek Zipreko kostaldetik 150 km-ra, nazioarteko uretan, ekin diote Global Sumud Flotillako itsasontziak abordatzeari, hau da, Gazako kostatik 260 itsas miliara zeudela. Flotillako kideek salatu dutenez, "setio militar hau legez kanpoko beste eraso bat da". Zehaztu dutenez, Zipreko itsas bilaketa eta salbamendu eremuan atzeman dituzte. Horregatik, azpimarratu dute "Israelgo erregimenak beste behin utzi du agerian nazioarteko itsas legedia mespretxatzen duela sistematikoki".

Elkartasun ontzidia Turkiatik abiatu zen joan zen maiatzaren 14an. 57 itsasontzik osatzen zuten flotilla abiatu zirenean. Israelgo Gobernuak ohartarazi du ez duela horrelako "probikaziorik" onartuko eta flotillako parte hartzaileei Turkiara bueltatzeko eskatu die. 

Israelek, atzera ere, elkartasun ontzidiaren kontra egin duela salatzeko, eta Palestinaren alde egiteko, protesta kontzentrazioa deitu dute maiatzaren 18an, astelehena, 19:00etan, Altsasuko udaletxe parean.