Astekaria

Aurrera begira tradizioa ahaztu gabe

Eneida Carreño Mundiñano eta E. R. B. 2026ko maiatzaren 25a

Joseba Ortigosa eta Naroa Irizar TRA ekitaldiaren antolatzaileak GUAIXE IRRATIAn.

Joseba Ortigosak eta Naroa Irizarrek TRA ekitaldia antolatu dute maiatzaren 29an eta ekainaren 5ean; Altsasuko bederatzi dendariek parte hartuko dute. Tokiko merkataritza sustatzeko "ikuskizun" bat baino askoz gehiago dela esan dute.

Maiatzaren 29an eta ekainaren 5ean, Altsasun, zerbait berezia, berritzailea, eta aldi berean tradizioarekin eta beste hainbat kontzepturekin uztartuko den ekitaldi bat antolatu dute Joseba Ortigosak eta Naroa Irizarrek, Altsasuko Dendarien Elkartearen eta hainbat eragilerekin batera: TRA. Lehenengo egunean desfile bat baino gehiago izanen den "ikuskizuna" antolatu dute (sarrerak euro batean lor daitezke parte hartuko duten bederatzi dendetan), eta bigarrenean tokiko merkataritzaren inguruko mahai ingurua. 

Mondragon Unibertsitateko Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza - LEINN graduko hirugarren mailako ikasleak dira Ortigosa eta Irizar, eta ikasketetan egiten dituzten proiektuen artean dago Altsasun eginen duten egitasmoa: "Proiektu desberdinak garatzen ditugu eta betidanik tokiko merkataritzarekin konexio berezia izan dugu, bai familiagatik bai gustuengatik", azaldu du Ortigosak GUAIXE IRRATIAn egindako elkarrizketan. 

Hasiera batean, tokiko merkataritza bultzatzeko eta komunitatea sortzeko HEGAN proiektuarekin hasi ziren eta, ondoren, Eusko Jaurlaritzak "erronka" bat bota zieten: "Problematika batzuekin soluzioa bilatzea". Hor hasi ziren TRA "abentura". Irizar: "Hasiera batean biok hasi ginen proiekutan lanean, Eusko Jaurlaritzatik laguntza izan dugu, mentoretzak eta abar, eta lehenengo eidizo hau posible izateko hainbat laguntzaileekin lanean hasi ginen: ADE, Cederna Garalur, Altsasuko Udala eta Nafarroako Gobernua". Gaineratu dutenez, Nati izan da mentorea, "eta bere laguntzari esker hau guztia aurrera eramatea posible izan da".   

LEINN graduan lehenengo mailatik enpresa bat sortu behar dute, "eta enprsa horrek proiektu desberdinak sortzen ditu; azkenean, ikasketa prozesu horretna laguntzeko eta enpresa horren barruan proiektu pila bat ditugu sektore desberdinetakoak, ez bakarrik merkataritza: moda, artea, proiektu sozialak hainbat kolektiborekin, berrikuntza teknologia...", azaldu du Irizarrek. Bakoitzak "gehien gustatzen" zaion bidea hartzen duela gaineratu du Ortigosak. Bere kasuan, moda sektorearekin harreman handia dauka, izan ere, ML dendan "jaio" zela esan du. Irizarrek ere modarekin harremana dauka birramona eta amonaren aldetik. "Ez da berdina, baina zerikusia dauka, eta hasieratik motibatu digu". 

Tradizioa

"Trantsizio egoeran gaude; berrikuntza sustatu behar dugu tradizioa alde batera utzi gabe"

Tradizioa, trantsizioa eta transformazioa hitzak daude TRA ekitaldiaren atzean, sare sozialetan zabaldu duten bezala. Irizar: "Irudikatu n ahi du eta sinisten dugu trantsizio era batean gaudela, trantsizio egoera batean, eta uste dugu oso garrantzitsua dela berrikuntza sustatzea eta gauza berriak sortzea, baina tradizioa eta beti errepresnetatu izan dugu hori alde batear utzi gabe". Horrekin buruan garatu dituzte haien proiektuak: "Tradizioa mantendu baina tendentzia berriei eta etorkizunari begira gauden bitartean". Egitasmoaren izena horti datorrela azaldu dute antolatzaileek; jendeari atentzioa deitzen zion izen bat, erraza, eta lotura horiek sortzean eragiten zuen. "Guretako TRA proiekut sinple bat baino gehiago delako, honekin guztiarekin mugimendua sortu n ahi dugu". Antza denez, hasiera besterik ez da. Ortigosa: "Hori ematen du; gustatuko litzaiguke": 

Altsausko bederatzi dendek bat egin dute TRArekin. Protaongistak komertzioak beraiek direla azaldu du Ortigosak: "Nahi genuen zerbait berezia eta berria egitea, eta ekitalde honetan denetariko dendak izango dira: lore dendak, kirioleko arropa dendak, kafetegia, ferreteria...". Hortaz, Lorea, ML mutilak, Iker Kirolak, Tu Tienda Especial, Asensio Moda, Larka, Akeita, ML neskak eta Gertu ferreteriak parte hartuko dute maiatzaren 29an antolatu duten ekitaldian. "Ikuskizuna" deitzea gustatzen zaiela esan du Irizarrek, "desfile bat baino gehiago izatea nahi dugu, horregatik nahastuko ditugu kultura, tradizio horrekin lotuz, baita tokiko merkatraitzak dituen produktu horiek erakusteko modu erakrgarri batean desfile formatua erabiliko dugu". Dendek look desberdinak prestatuko dituzte, "sektore deberdinak direnez dibertsitate handia egongo da". Ekimena Burunda frontoian izanen da, 19:00etatik 21:00etara, "horuntzaino kontatu daiteke". 

Ekitaldiaren bigarren zatia ekainaren 5ean, Iortia kultur gunean, eginen duten mahai ingurua izanen da. Ortigosa: "Sentsibilizazio partea deitzen diogu. Partaideekin telesail bat grabatzen ari gara sentsibilizazioan eta komertzioen egoeran oinarrituta". Irizarrek gaineratu duenez, merktaerien ahotsak entzuteko sortu dute ikus-entzunezkoa, "konturatu ginelako gertu ditugun pertsonak direla, denok ditugula herrian merkatariak, baina askotan ez zaiela mikrofonoa bat jartzen eta oso garrantzitsua da denok elkar ondo ulertzeko beraiei entzutea". Bideo polita eta gertukoa da, "oso berezia", Ortigosaren hitzetan. 

"Ikuspuntu desberdinetatik hitz eginen dute gauza asko batzen dituelako"

Ikus-entzunezkoaren aurkezpenarekin batera merkataritzaren sektoreko profesionalek parte hartuko dute mahai inguruan, merkatarien ordezkariak, Pablo Ezkurra Nafarroako Gobernuko merkataritza zerbitzuko zuzendaria eta Iñigo Aranburu; landuko diren gaien artean sektorearen gaur egungo egoera, aukerak, berrikuntza, tresna praktikoak eta joerak, TOPA bezalako plataformak, esperientziak merkatarien ikuspegitik eta tokiko merkataritzak egiten duen zaintza lanak izanen dira. Gonbidatuak "mimoz" aukeratu dituzte, "ikuspuntu desberdinetatik hitz eginen dute merkataritzak gauza asko batzen dituelako". Bukaeran publikoaren parte hartzerako tokia izanen dela gaineratu dute. "Dena jasotzen duen saio bat izatea nahi dugu": 

Etorkizuna
Hiru urte hauetan proiektu desberdinak garatzen egon direla esan dute TRA ekitaldiaren antolatzaileek, "baina nolabait hau da zerbait nahiko potentea eta ilusio handiz hartzen duguna". TRA Sakanan pentsatuz sortu dute eta lehenengo edizioa izanen da, "eta gustatuko litzaiguke beste tokitan ere horrelako zerbait egitea, betiere tokiko erronkak kontuan hartzen", azaldu du Irizarrek. Atzetik lana dagoela, baina gogoz daudela gaineratu du Ortigosak. Babestuak sentitu dira: "Astero bileratxob at egiten ari gara gauza batzuk lantzen joateko".