Biak Baten jardunaldiak abian dira

Guaixe 2026ko maiatzaren 21a

Maiatzaren 21ean eta 22an izanen dira elkartearen hamabosgarren urteurrenerako antolatu duten animaliek lagundutako eskuhartzeak eta haurtzaroari buruzko jardunaldiak. 

Biak Bat elkarteak animaliek lagundutako eskuhartzeak eta haurtzaroari buruzko jardunaldia antolatu du. Lau zango, milaka irri izena duen jardunaldia da eta 40 bat pertsonaren parte hartzea du. Haien artean daude Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako eta udaletako ordezkariak, unibertsitateko irakasleak, Josefina Arregiko ordezkariak, enpresetako ordezkariak, sakandarrak eta gaian interesa duten hainbat pertsona.