Desfile bat baino gehiago

Guaixe 2026ko ekainaren 1a

TRA ekitaldiaren lehenengo ekimena izan zen maiatzaren 29an, Altsasuko Burunda frontoian: Altsasuko Dendari Elkartearen bederatzi denden desfilea; tradizioa eta berrikuntza elkartu zituzten egitasmoan, eta Pilotajaukoren partida eta Etorkizuna dantza taldearen emanaldia izan ziren ere.