2026/06/06 19:30 - 21:00

Kontzertua

Atzoko eta gaurko euskal kantuen kontzertua emanen du Erkudengo Ama abesbatzak

Atzoko eta gaurko euskal kantuen kontzertua emanen du Erkudengo Ama abesbatzak
Iortia kultur gunea, Altsasu

Ekainaren 6an, larunbata, 19:30ean, Iortia kultur gunean, Euskal Herria Kantuz, atzo eta gaur (ayer y hoy, gaztelaniaz) kontzertua emanen du Erkudengo Ama Abestatzak. Kontzertua bi zatitan banatuko da: lehen zatian euskal bakarlarien abestiak interpretatuko dituzte, Paul Berzaitz, Mikel Laboa, Xabier Lete edo Benitu Lertxundi, eta bigarren zatian, belaunaldi desberdinak dantzan jarri dituzten taldeen abesbatzarako moldatuak kantatuko dituzte: ZETAK, Gozategi, Hertzainak, Itoiz edo Ken Zazpi taldeen abestiak. Abesbatzarekin batera Ainhoa Beramendi piano jolea izanen da. Sarrerak 5 eurotan eros daitezke kultur gunearen webgunean eta txarteldegian.