Txunkai auzoan egoitza duen Txokogas motorzaleen elkarteak bere estreinako moto topaketa antolatu zuen larunbatean, garagarrilaren 6an. Motorzaleei harrera egin ondoren, ibilgailuak hartu eta ibilbidea osatu zuten. Tartean hamaiketakoa hart zuten. Txunkaira bueltan, No Namers taldearen emanaldiaz gozatzeko aukera izan zuten. Kaputxinoen frontoian ehun bat motorzalek bazkaldu zuten. Ondoren zozketak, motorrekin jokoak eta kontzertuak izan ziren.