Nafarroako Gobernuaren herritarren arretarako bulego mugikorra gaurtik, garagarrilaren 8tik 25era Altsasuko estalpean izanen da. Bulegoaren jendaurreko ordutegia 08:30etik 14:15era da, astegunetan. Aurretik ere izan da bulego mugikorra Altsasun. Oraingoan berezitasuna da foru administrazioa esperientzia pilotua egiten ari dela. Izan ere, estreinakoz, bulego horretan errenta aitorpena egiteko eta horretan laguntzeko aukera dago. Aukera hori baliatu nahi duten pertsonek 948 505 505 telefonora hots egin beharko dute edo hitzordua renta.navarra.es webgunearen bidez hartu beharko dute.
Errenta kanpainaz aparte, gobernuaren bulego mugikorrean herritarrei arreta zerbitzua eskaintzen zaie. Gainera, asteazkenetan, etxebizitzari buruzko argibideak jaso daitezke.