Altsasuko Udalaren kirol azpiegiturak kudeatzen ituen Atabo Altsasu SM enpresak deialdia egin du: Burunda frontoiko taberna kudeatzea eta pilotalekuaren mantentzea eta garbitzea ematea. Ostalaritza azpiegituraren kudeaketan interesa duenak bere eskaintza garilaren 14ko 23:59ra arte aurkez dezake. Kontratua urtebetekoa da, eta beste lau urtez luzatu ahal izango da automatikoki, gehienez ere bost urteko iraupenarekin. Lizitazioaren balioa 10.400 eurokoa da (BEZik gabe). Luzapenekin 52.000 euro lirateke.
Tabernaren kudeaketa hartzen duenak arrisku eta menturaren arabera aritu beharko du, eta horren ordainetan ez du kanonik ordaindu beharko, eta bere gain hartuko du pilotalekuko kirol-instalazioa mantentzeko eta garbitzeko betebeharra. Deialdiari buruzko informazioa Altsasu.eus webgunean dago.