Gaztetxeko kontzertuen isunagatik, udala epaitegira

Guaixe 2026ko uztailaren 8a

Altsasuko gaztetxea. ARTXIBOA

Administrazio bidea agortu ondoren Altsasuko Udalak auzibidera jotzea erabaki du.

Altsasuko gaztetxean izandako zazpi kontzertuengatik udalak 42.000 euro ordaintzeko zigor prozedura zabaldu zuen Nafarroako Gobernuko Barne Zuzendaritza Nagusiak Guardia civilak salaketa jarri ondoren. Altsasuko Udalak alegazioak eta gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zituen eta biak atzera bota ditu foru administrazioak. 

Javier Ollo Martinez alkateak jakinarazi duenez, "azkenik, eta administrazio-bidea agortu ondoren, Altsasuko Udalak auzibidera jotzea erabaki zuen joan zen astean, dagokion demanda aurkeztu du". Alkateak berretsi du udalak ez duela "ez gaztetxea hustuko ez haren jarduerari oztoporik jarriko".