Uztailaren 30ean, osteguna, Altsasun egiten ari ziren AHTaren zundaketen kontrako batzarra eta mobilizazioa egin zuten, eta Foru plazatik abiatuta lanak egiten ari ziren tokira, Iñigo Aritza ikastolaren parera, manifestazioan joan ziren, baina bertan zeuden Foruzainek eta Guardia Civilek manifestazioa gelditu zuten. Herritar batek jakinarazi duenez, lanak egiten ari zirenak "joan dira", baita bertan zeuden guardia zibilak ere; "lana bukatu omen da".
Osteguneko mobilizazioaren ondoren uztailaren 31n, ostirala, 20:00etan, Altsasuko Foru plazan, manifestazioa deitu dute.
Ver esta publicación en Instagram