Zumalakarregiko esku hartze orokorreko proiektua, zulatuta

Guaixe

Zumalakarregi plazako eraikinen birgaitze irudikapena. ARTXIBOA

Inguratzailea berritu eta igogailua jartzea erabakitzen duten komunitateek dirulaguntza handiagoa izanen dute. 

Altsasuko Udalak lehentasunezko birgaitze eremu izendatu zituen 2021ean Zumalakarregi plazako 1, 2, 3, 4, 5, 6 eta 7 zenbakietako eta Bake kaleko 36, 38 eta 40 zenbakietako bizilagunen komunitateak. Gobernuak hurrengo urtean eman zion oniritzia. Orain Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilari Begoña Alfaro Garziak, Foru Agindu bidez, esku hartze orokorreko proiektu hori beste lau urtez luza dadila onartu du. 

Obra Sindikalak XX. mendeko 50eko eta 60ko hamarkadetan sustatutako etxebizitza motei dagozkien eraikuntza ezaugarriak dituzte.