Udaletxeko plan berezia behin betiko onartuta

Guaixe

Nabarmenduta eraikigarritasun berria. ALTSASUKO UDALA

Herriko etxea zaharberritu eta handitzea du helburu

Altsasuko Udalak udaletxea eta atzeko aldea hartzen dituen hiri jarduketa plan berezia behi betiko onartu da. Nahiz eta, interesa dutenek auzitegietan errekurtsoak jartzeko aukera duten. Udaletxea zaharberritu eta handitzea du helburuz egin zuen plan hori udalak. Aurreikusitakoaren arabera, udaletxearen eta Iortia kultur gunearen artean L itxura duen 195 metro karratuko eraikin bat jasotzeko aukera izanen du udalak. Eraikin horrek beheko eta lehen solairua izanen luke, eta, gehienez, lau metroko altuera luke. Han udal artxiboa eta udaltzaingoaren aldagela eta biltegia izanen da. Udaletxearen aldamenean dagoen udal eraikina bota eginen dute. 

Lanak hasi baino lehen udalak 1.101 metro karratuko azalera eraikia zuen. Eraikinaren mendebaldean dagoen eraikin hondatuak 36 metro karratuko azalera zuen eta iparraldean dagoenak 195 metro karratu ditu.