Javier Ollo Martinez Altsasuko Geroa Baiko alkategaia izanen da heldu den urteko udal hauteskundeetan. Hala jakinarazi du egungo alkateak Diario de Noticias egunkariari eskainitako elkarrizketan. Adierazi duenez, "gogotsu nago, prestatuago sentitzen naiz, eta, batez ere, ilusioa dut". Ollok hiru legegintzaldi egin ditu alkate gisa. Gainera, 2024ko azaroaren 11tik Nafarroako parlamentarioa da, Maria Solana Arana ordezkatuz. Ollo Nafarroako Parlamentuko Industria eta Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Batzordeko lehendakaria da.