egitaraua

Festa nagusi izanen da Altsasun

Guaixe

Peñak 2025eko Altsasuko festen hasieraren ondoren. ARTXIBOA

Irailaren 10etik 14ra, ostegunetik astelehenera, ospatuko dituzte festak altsasuarrek. Aurten festen hasierako suziria Gure Etxea eraikinetik botako dute, eta Osasun Publikoaren Defentsa plataformak eta Komunitatea Ehuntzen egitasmoak piztuko dituzte festak. 

Aurten Altsasuko festak irailaren 10ean hasi eta azken eguna, irailaren 14an, izanen da egun handia. Aurtengo berezitasuna festen hasierako suziria Gure Etxea eraikinetik piztuko dutela izanen da, udaletxea obretan dagoelako; txupinazoa jaurtitzen arduraduank Osasun Publikoaren Defentsako plataformako kideak eta Komunitatea Ehuntzen egitasmoaren kideak izanen dira, EHBildu alderdiak hala erabakita (Altsasuko festetako txupinazoaren zuzeneko jarraipena eta Festarorekin elkarlanean zuzeneko emanaldia guaixe.eus atarian ikusteko aukera izanen da). 

Javier Ollo Altsasuko alkateak festetako programan azaldu du festei duten garrantzia ematen saiatzen dela, "oso tresna baliotsua baitira gure sustraiak indartzeko". Sustraiak globalizazioari aurre egiteko eta tokian tokikoari garrantzia ematen lagutzeko balio dutela jarraitu du alkateak. Bestetik, Altsasuko Saskibaloi Kluba zoriondu du egitarauaren bitartez, eta harekin batera elkarlanaren beharra goraipatu du. Amaitzeko, festetan "gurekin egon ezin diren guztiak gogoan" izan ditu Ollok. 

Altsasuko Udalaren programa ez ezik, AJB Altsasuko Jai Batzordeak, Altsasuko Peñakek eta Herri Txokoak ere egitarauak antolatu dituzte. Bestetik, AJBren karpa Zubeztia plazan (elizaren atzeko aparkalekuan) izanen da, AJBren txozna Foru plazan Gure Etxearen parean eta Herri Txokoaren txozna Foru plazan elizaren aldean izanen dira. Festen aurretiko egunetan peñetan izena emateko aukera izanen da ere. 

2026ko Altsasuko festen aurrekontua 144.147 eurokoa da. Festetako kartel lehiaketako irabazlea Iñaki Fernandez Iturmendiren Tradición kartela da, eta beraz, irudia programaren azala da. Kontrazala haurren modalitatearen irabazlearena da: Libe Ekiza Elizondo. 

2026ko Altsasuko festak

 

Osteguna 10

10:30 2025eko kintari harrera, zapien jaztea eta kintaren lehen argazkia, udaletxearen aurrean.
Altsasuko peñek eskainitako hamaiketakoa, Foru plazan.

11:30 2026ko festetako kartel lehiaketaren sari banaketa, Gure Etxean.

12:00 Festa eztanda handia! Txistulariak, gaita jotzaileak, erraldoiak eta peñen kalejira, Gure Etxearen aurrean.

12:30 Sakana Kantuz, Foru plazan.

13:30 Erraldoi eta buruhandien etorrera, Foru plazan.

15:00 Preso eta iheslari politikoen aldeko bazkaria, AJB Altsasuko Jai Batzordeak antolatuta, karpan.

16:15 Elkartasun brindisa, AJBk antolatuta, karpan.

16:30 – 20:00 Peñen kafea eta kalejira Txorongo Txarangarekin, Foru plazatik.

18:00 Apar festa, Iortia zabalgunean.
Kuadrillen Eguneko lehenengo proba, AJBk antolatuta, gaztetxean.

19:30 Buruhandiak, Foru plazan.

19:30 – 21:30 Aliados Orkestrarekin datnzaldia, Foru plazan.

20:30 Peñen jaitsiera Txoronga txarangarekin, Zumalakarregi plazatik Foru plazara.
Ondoren, Altsasuko zortzikoa Burundar txitulariekin eta Larrain dantza Etxarri Aranazko gaiteroekin. Ondoren, zezensuzkoa, Foru plazan.

22:00 Elektrokutau Elektrotxaranga, AJBk antolatuta.

23:30 – 02:30 Aliados Orkestrarekin dantzaldia, Foru plazan.

00:00 Djak, AJBk antolatuta, karpan: Boletus Rumberus eta A.M. Hours.

Ostirala 11

AJBren Peñen Eguna

09:30 Fandabila txarangarekin dianak, herritik.

11:30 – 14:30 Txiki Parka eta Txu Txu trena, Iortia zabalgunean.

12:00 Auzatea Zubeztia elkarteak eskainia, Foru plazan.
Aizkora apuztua, AJBk antolatuta, AJBren txoznan.

13:00 Aiurri ikuskizuna Aukeran dantza konpainiarekin, Foru plazan.
Errigorako pintxo dastaketa, Herri Txokoak antolatuta, Herri Txokoaren txoznan.

15:00 Makarroi jatea, AJBk eta Altsasuko Peñakek antolatuta, karpan.

16:00 – 19:00 Txiki Parka eta Txu Txu Trena, Iortia zabalgunean.

16:30 Peñen kafea.

17:00 Elkartepoteoa eta Kuadrillen Eguneko bigarren proba, AJBk antolatuta.

17:30 Erremontari herriz herri erremonte jaialdia, Burunda pilotalekuan.

18:00 Xaiborrekin disko festa, Garcia Ximenez kalean.

19:30 Buruhandiak, Foru plazan.

19:30 Me vale madre musika emanaldi ibiltaria, Foru plazan zehar.

20:00 Peñen jaitsiera Txaranga Txorongorekin, Zumalakarregi plazatik Foru plazara.
Ondoren. Altsasuko zortzikoa Burunda Txistulariekin eta Larrain Dantza Etxarri Aranazko gaita jotzaileekin. Ondoren, Zezensuzkoa.

21:00 Bokata jatea, AJBk antolatuta, AJBren txoznan.

23:00 Kontzertuak, AJBk antolatuta, karpan: Skaregekasko eta Sedientos de Cumbia.

23:30 Nocturnal Amaral taldeari omenaldi kontzertua, Foru plazan.

00:00 – 05:00 DJak, Zumalakarregi plazan.

01:00 – 04:00 DJ Gaua, Herri Txokoak antolatuta, Herri Txokoaren txoznan.

Larunbata 12

AJBren Faximoaren kontrako eguna

09:30 Dianak Burundar Txistulariekin.

10:30 – 13:30 Eskolarteko txirrindularitza proba, CC Burunda TxEk antolatuta, Zumalakarregi plazan.

11:00 – 14:00 Larun gunea: euskal mitologian oinarritutako jolasak, Iortia zabalgunean.

12:00 Auzatea Beti Jaten elkarteak eskainia, Foru plazan.

13:00 Otzadar taldearekin plaza dantza, Foru plazan.
Mural margoketa, AJBk antolatuta, AJBren txoznan.

13:30 Argazki antifaxista. Euskal Herria irabaztera! Herri Txokoak antolatuta, Herri Txokoaren txoznan.

15:00 Herri bazkari antifaxista, AJBk antolatuta, Zelandin.

16:30 Peñen kafea, Foru plazan.

17:00 – 20:00 Peñen kalejira, Txorongo Txarangarekin.

17:00 Pilota jaialdia profesionala: Pelota Pro Liga, Burunda pilotalekuan.

18:00 Superbichos Coscorron taldearen ikuskizuna ibiltaria, Iortia zabalguneatik.

18:00 – 02:00 Teknoa, AJBk antolatuta, AJBren karpan: Raze, Patxi + Izei eta Anabea.

19:00 Gerra inperialisten kontrako mobilizazioa: ez ahaztu Palestina, Libano, Sahara, Sudan..., Sakana Harrera Haranak deituta, udaletxearen aurrean.

19:30 Buruhandiak, Foru plazan.

20:00 Etzakit taldearen kontzertua, Foru plazan.

20:30 Peñen jaitxiera, Txorongo Txarangarekin. Ondoren, Altsasuko zortzikoa Burundar Txistulariekin eta Larrain dantza Etxarri Aranazko gaiteroekin. Ondoren, Zezensuzkoa.

21:00 – 23:00 Bokata jatea, AJBren txoznan.

00:00 – 02:30 Pura Verbenarekin dantzaldia, Foru plazan.

00:00 Kontzertuak, AJBk antolatuta, gaztetxean: Mortem Komite eta Kailas y Legend.

00:30 Peñen igoera, Txorongo Txarangarekin, Foru plazatik Zumalarregi plazaraino.

02:00 2010 Gaua, AJBk antolatuta, AJBren karpan.

Igandea 13

AJBren Kuadrillen eguna

11:00 Dianak Haize Berriak bandarekin.

10:00 – 13:00 Altsausko XCVII. Txirrindularitza proba, Altsasuko Kirol Elkarteak antolatuta.

11:30 – 13:00 Erraldoi eta buruhandien kalejira, Burundar Txistulariak eta Etxarri Aranazko gaiteroak lagun, Iortia zabalguneatik Foru plazaraino.

12:00 Auzatea Otai elkarteak askainia.
Haurrendako tirolina, AJBk antolatuta, AJBren txoznan.

13:00 Haize Berriak bandaren kontzertua, Foru plazan.

15:00 Kuadrillen egunako bazkaria, AJBk antolatuta, AJBren karpan.

16:30 Peñen kafea eta bingoa, AJBk antolatuta, AJBren karpan.

17:00 – 20:00 Peñen kalejira Txorongo Txarangarekin.
Kuadrillen eguneko taldeen arteko probak, AJBk antolatuta, karpatik.

18:00 Otadiako Santo Kristo Pilota Txapelketaren LIV. Edizioko finalak, Pilotajauku klubak antolatuta, Burunda pilotalekuan.

Playback lehiaketa eta txokolate jana Kukuerreka elkarteak eskainia, Iortia zabalgunean.

19:30 Buruhandiak, Foru plazan.
Las Divas taldearen kontzertua, Foru plazan.

20:30 Peñen jaitsiera Txorongo Txarangarekin, Zumalakarregi plazatik Foru plazaraino. Ondoren, Altsausko zortzikoa Altsasuko txistulariekin eta larrain dantza Etxarri Aranazko gaiteroekin. Ondoren, Zezensuzkoa.

22:00 Edu Zardoyaren kontzertua, Herri Txokoak antolatuta, Herri Txokoaren txoznan.

22:30 Kuadrillen egunko gala eta sari banaketa, AJBk antolatuta, AJBren karpan.

23:00 Zunba ikuskizuna, Zummba ta puntorekin, AJBk antolatuta, AJBren karpan.

23:30 Txapela Brava taldearen kontzertua, Foru plazan.

00:00 Herriko DJak, AJBk antolatuta, AJBren karpan.

Astelehena 14

10:30 Udalbaltzaren irteera Otadiako Santo Kristo ermitara, Altsasuko txistulariek lagunduta, udaletxetik.

12:00 Azken errepika eta zortzikoa, Foru plazan.
Elvi bentrilokuoa, Iortia zabalgunean.
Herriko nagusiei omenaldia, abardien eskaintza Fandabila txarangak lagundauta.
Auzatea Amandrea elkarteak eskainia, Foru plazan.
Jauziak, AJBk antolatuta, AJBren txoznan.

13:00 Trasteando taldearen kontzertua, Foru plazan.

14:30 – 20:00 Adinekoen omenezko bazkaria eta Fidelekin dantzaldia, jubilatuen egoitza.

15:00 Erorien bazkaria, AJBk antolatuta, AJBren karpan (oharra: AJBk mahaiak eta menajea jarriko du).

16:30 Peñen kafeak, Foru plazan.

17:00 Andoni Ollokiegiren emanaldia, AJBk antolatuta, AJBren karpan.
Aura bataila (@batalla_aura_altsasu-k deituta), Iortia zabalgunean.

17:00 – 20:00 Peñan kalejira, Foru plazatik Zumalakarregi plazaraino.

18:00 Aranburugoitiarrak Xabier Artieda eta Lorena Arangoaren kale antzerkia: bi anai-arreba herir kiroletan arituko dira, baina ez zaie dena lehengoan aterako, Iortia zabalgunean.

19:00 Auzatea Kukuerreka elkartea eskainia, Foru plazan.

19:30 Buruhandiak, Foru plazan.

19:30 – 21:30 Puro Relajoren kontzertua, Foru plazan.

20:30 Peñen jaitsiera Txorongo Txarangarekin, Zumalakarregi plazatik Foru plazaraino. Ondoren, Altsasuko zortzikoa Altsasuko txistulariekin eta larrain dantza Etxarri Aranazko gaiteroekin. Ondoren, Zezensuzkoa.
Ondoren, festen amaiera: su artifizialen ikuskizuna eta azken traka, udaletxean.

00:00 Peñen kalejira Txorongo Txarangarekin.

01:00 Mikro irekia, AJBk antolatuta, AJBren karpan.

01:30 AJBren festen amaiera.

OHARRAK: Irailaren 10ean Gartzia Ximenez kalea tafikoari itxita egonen da, 10:00etatik aurrera. 11tik 14ra kalea itxita egonen da 08:00etatik 10:30era izan ezik. Eguraldi txarrarekin zenbait jardueren lekualdaketa izanen da, esaterako, irailaren 10eko kintari harrera eta eguerdiko kontzertuak Iortia zabalgunean izanen dira, familiarteko ikuskizunak Iortia kultur gunean eta peñen kafeak eta bazkaria, Gure Etxeako beheko solairuan. Haurren eguna irailaren 11n izanen da eta atrakzioen prezioek %50 izanen dute. Amaitzeko, jendeari gogorarazten zaio borondatezkoa dela zezensuzkoa bezalako ekimenetan parte hartzea eta, beraz, arretarekin parte hartu behar dela.