Esan dutenez, "etxajua pizteaz oso harro" daudela. Gaineratu dutenez, "etxajua inor atzean utziko ez duen osasun sistema publiko eta komunitario baten alde zaintzen, laguntzen eta borrokatzen duen pertsona bakoitzarena da. Osasuna eta ongizatea elkarrekin eraikitzen duten taldeetan eta auzokideen artean zaindu. Eskerrik asko Altsasu herri bizia eta solidarioa egiten duzuenei". Nabarmendu dutenez, "festak guztionak dira, guztionak".