Etxebizitza kooperatibari buruzko bilera irekia deitu dute

Guaixe

Eraikin berria hartuko duen espazioa. ARTXIBOA

Altsasuarren artean egon daitekeen interesa jakin nahi dute erakundeek. 

Etxebizitza kooperatibo bat zer den eta Altsasun dagoen proiektuaren berri emanen dute gaur. Izan ere, Galtzada eta Amandrea kaleen artean 20 etxebizitzatako eraikin bat jasotzeko proiektua dute Altsasuko Udalak eta Nasuvinsa enpresa publikoak. Eraikin berria jabeen kooperatiba sistemaren bidez egin nahi dute eta altsasuarren artean zer interes maila dagoen jakiteko antolatu dute bilera irekia,  gaurko, 18:00etan, Iortia kultur gunean. 

Eraikin berria Nasuvinsak Ualdera eta Amandrea kaleen artean eraiki duen 21 etxebizitzatako eraikinaren ondoan jasoko da. Aipatutako etxebizitzak emateko zozketa hilaren 22an eginen du enpresa publikoak.