Udalak bere jabegoko etxe bat saldu du

Guaixe

Udalak saldutako eraikina. ARTXIBOA

San Pedro multzoan dago familia bakarreko etxebizitza.

Altsasuko Udalak, enkante publiko bidez, San Pedro A 2 Multzoko familia bakarreko etxebizitza saldu du. Eraikinagatik 100.016 euro eskuratu ditu udalak. Eraikinak beheko solairua eta beste bat ditu. Guztira 122,81 m2 ditu. Etxea saltzeko bigarren deialdian lortu du udalak hura eskualdatzea.