Altsasuko Peñak maillot urdina banatzeko prozesua hasi du

Guaixe

Peñen jaitsiera animatua. ARTXIBOA

Botoa emanda erabakiko da zeinek jantziko duen maillota ferietan. 

Altsasuko festetan peñek antolatutako ekintzetan parte hartzen, laguntzen eta parrandan topera ibili direnak asko izan dira. Horietako bati maillot urdina ematen diote Altsasuko Peñek ferietako bazkarian. Altsasuko Peñek hamasei izen proposatu dituzte eta kirol lehiaketa bailitzan, batzuk aurrera eginen dute lauko finalera egin arte. Ez da, ordea, lehiarik izanen, boto ematea baizik. Final zortzienetara pasako direnetako baten alde egin nahi duenak irailaren 28ra arteko epea izanen du. Horretarako labur.eus/r7i5kgpf webgunearen bitartez eman daiteke izena. 

Erlazionatuak