Zerga ordainketa baten kontra egin du energia enpresa batek

Guaixe

Argindar dorrea eta Altsasuko ikuspegia. ARTXIBOA

Udalak ordainketa horiek arautzen dituen ordenantza fiskala onartuta du.

Altsasuko Udalak jakinarazi duenez, tasa baten likidazioaren kontra, bai eta tasa hori arautzen duen ordenantza fiskalaren kontra gora jotzeko helegitea aurkeztu du energia enpresa batek. Udalak tasa bat onartu zuen  jabari publikoaren erabilera pribatiboari edo aprobetxamendu bereziari, energia elektrikoa garraiatzen eta banatzen duten instalazioentzat, gasbideentzat eta oliobideentzat.