Altsasuko Auzia, hamar urte

Guaixe

Auzia salatzeko Altsasun egindako aurreneko manifestazioa. ARTXIBOA

Urriaren 15ean hamar urte bete dira Altsasu Auziaren gertaerak izan zirela; bederatzi zigortu eta aparteko gizarte mobilizazioa eragin zituen. 

Duela hamar urteko ferietako lehen gauean, 2016ko urriaren 15ean, Altsasuko taberna batean izandako istiliu batek arrasto sakona utzi zuen Altsasun, Euskal Herrian eta atzerriko hainbat tokitan. Haren ondorioz, Altsasuko bederatzi gaztek atxiloketak, espetxeratzea, sakabanaketa eta epaiketak bizi behar izan zituzten, Espainiako Auzitegi Nazionalean. Auzipetutako zortzi gazteei.

Guztira, 50 urte eta zortzi hilabeteko espetxe zigorra jarri zieten, eta adin txiki bat ere auzipetu eta zigortu zuten, Espainaiko Auzitegi Nazionaleko adingabeen salan ere epaitu eta zigortu zuten. Adur Ramirez de Aldak eta Jokin Unamunok, gaztetako bik, Euskadi Irratian azaldu dutenez: "Noizbait uste dut jakingo dugula honen atzean nor egon den".

Altsasu Auzia gisa ezagutuko zenak gizartean eta politikan eragin nabarmena izan zuen, eta hedabideen begirada erakarri zuen. 

Altsasuko auziaren kronologia ikusteko: altsasukoauzia.guaixe.eus