Ualdera eta Amandrea kaleen artean dagoen lursailean etxebizitzak egiteko hitzarmena dute Altsasuko Udalak eta Nafarroako Gobernuaren Nasuvinsa enpresa publikoak. Zehazki etxebizitza blokea jabeen kooperatiba baten sistemaren bidez egin nahi dute eta horren inguruan dagoen interesa ezagutzeko saio irekia deitu dute urriaren 20an, asteartea, 18:00etan, Iortia kultur gunean.