Urriaren 21ean, asteazkena, 18:30ean, Altsasuko Itsasi euskaltegian, Euskara eta biziberritzen ari diren hizkuntzak munduan: amazig, kitxua, mixe eta kaqchikel ahotsak hitzaldia antolatu dute Garabidek, Sakanako Mankomunitateak eta AEK euskaltegiak. Parte hartzaileak honako hauek izanen dira: Asmaa Aouatth amazig herritik; Patricio Maldonado kitxua herritik; Delfina Libia Reyes mixe herritik eta Rosa Beatriz Xiquita kaqchikel herritik. Hitzaldia gaztelaniaz izanen da.