Aurrera doa etxebizitza kooperatiba egiteko azterketa prozesua

Guaixe

Etxebizitza kooperatiba sortzeari buruzko bigarren saioa. UDALA

Bigarren saio irekia egin da. 

Galtzada eta Amandrea kaleen artean dagoen lursailean etxebizitzak egiteko hitzarmena dute Altsasuko Udalak eta Nafarroako Gobernuaren Nasuvinsa enpresa publikoak. Zehazki etxebizitza blokea jabeen kooperatiba baten sistemaren bidez egin nahi dute eta horren inguruan dagoen interesa ezagutzeko bigarren saio irekia egin zuten asteartean, lastailaren 20an. Iortia kultur gunean egindako saioan, besteak beste, kooperatiba egiteko prozesuaren faseak azaldu zituzten.