Gorrizek munduko mikropigmentazio txapelketa irabazi du

Guaixe

Xabier Gorriz Chaparro saria jaso berrituan. WULOP

Txapelketa Turkian izan da, eta saria jasotzera Altsasuko banderarekin igo zen. 

Xabier Gorriz Chaparrok munduko mikropigmentazio txapelketa edo World Universal League of Permanent Make Up (WULOP) irabazi zuen lastailaren 24an. Turkian, Antalyan, jokatutako txapelketan altsasuarrak 50 aurkari baino gehiago izan zituen. Gorrizek adierazi duenez, sariaren atzean "lan urteak, aprendizaje eta hobetzen segitzeko ilusio izugarria daude". Eskerrak eman dizkie aldamenean izan dituen senide, bezeroei eta ogibideko profesionalei ere. Aurrera "betiko pasioarekin eta sekula baino gogo gehiagorekin" segituko duela ziurtatu du.