LAIA ikerketa taldeak Diasporaren ahotsak: euskal emigrazioa Ameriketara. Testigantzak, ibilbideak eta testuinguruak (XIX-XX mendeak) nazioarteko sinposioa antolatu zuen Altsasun garagarrilaren 19an eta 20an. Topaketa hartan Ameriketarako migrazioaren ikuspegi historiko, sozial eta kulturala aztertu zuten. Orain han emandako testigantzak jasotzen dituen liburua argitaratu dute, Diasporaren ahotsak: Euskal-nafar emigrazioa Ameriketara: memoria, ikerketa eta etorkizuna izenburua duena. LAIAren sinposiotik abiatuta, liburuak ikerketa, lekukotasunak eta hausnarketak uztartzen ditu, "diasporaren iragana eta oraina hobeto ezagutzeko eta etorkizuneko erronkei buruz gogoeta egiteko", azaldu dute taldekideek.