2026/10/31 19:30ean

Kontzertua

Lagunen arteko kontzertua

Lagunen arteko kontzertua
Iortia kultur gunea, Altsasu

Urriaren 31n, larunbata, 19:30etik aurrera, Sakanako Haize Berriak bandaren eta Andoaingo Bandaren Laguntasuna kontzertua izanen da, Iortia kultur gunean. Guztira, 80 musikari elkartuko gara Altsasuko kultur guneko oholtzan. Kontzertuaren zuzendariak Mikel Emezabal Andoaingo bandako zuzendaria eta Jasone Etxebeste Sakanako bandako zuzendaria izanen dira, eta kontzertuarekin laguntasuna, elkartasuna eta elkarrekin gozatzeko gogoa aldarrikatu nahi dute. Sarrerak 6 eurotan eros daitezke, eta bandako bazkideek 5 eurotan.