Azaroaren 7an, larunbata, 19:00etan, Olaia Inziarte musikari nafarraren kontzertua izanen da, Altsasuko Iortia kultur gunean, Berrialagunek, Sakanako Mankomunitateak eta Altsasuko Udalak urtero antolatzen dute kultur ekitaldiaren harira. Inziarte euskarazko eszenako ahots bereizgarrienetako bat bihurtu da. 2022. urtean hasiera eman zion bakarkako ibilbideari Lehengo lepotikan burua diskoarekin, non folk eta elektronika nahastu zituen. 2025ean Zerrautsa eta Zura kaleratu ditu, natura eta barne mugimendua ardatz dituen lana. Zuzenekoan formatu hurbila eskaintzen du.