Cheick Mackbe Lo Yakaar: Cartografia de la esperanza kaleratutako liburuaren aurekezpen bira egiten ari da, eta bere herrian, Altsasun, liburuaren aurkezpen soila baino zerbait gehiago egin nahi izan du: euskal kulturaren eta afrikar kulturaren arteko topagunea antolatu du. Hortaz, Mackberen azalepenak ez ezik, musika eta dantza izanen dira ere; Miren eta Rubenen txalaparta doinuak, Gainde eta Fatimaren afrikar perkusioak eta Irantzu Dantza Eskolaren dantzarien emanaldiak, "kulturak elkartzeko eta elkar ezagutzeko duen indarra ospatuz". Aurkezpena azaroaren 13an, ostirala, 18:00etan, izanen da, Altsasuko Iortia kultur gunean, eta sarrerak 2 eurotan eros daitezke kultur guneko webgunean eta txarteldegian.