Hizketan

Erbitik Alpeei eutsi die

Guaixe 2014ko uztailaren 21a

Gaur atseden jardunaldia du Tourrak

Frantziako Tourrak bigarren atsedenaldi eguna du gaur. Alpeetan ibili dira azken egunotan eta Vincenzo Nibalik (Astana) lidergoa sendotu du. 4:37ra du Movistarreko Alejandro Valverde eta 4:50era Ag2r taldeko Romain Bardet. Hiriberriko Imanol Erbitik lan handia egin du Valverderendako. Egun, sailkapenean 90.a da, 2:25:08ra.