Martxan da Arakilgo argazki lehiaketa

Guaixe 2015ko eka. 9a, 19:53
Joan den urtean Arakilgo argazki lehiaketan saritutako argazkia.

Arakilgo argazkiak aurkeztu daitezke, bi mailetan: jaiak eta tradizioak, batetik, eta ondarea eta paisaiak, bestetik.

Arakil argazki makinaren begi-zulotik ikusi eta irudia hartzen dutenek aukera dute argazkiak Arakilgo Udalak antolatutako lehiaketara aurkezteko. Bigarren edizio honetan ere bi gai izanen dira eta argazkilariak lana aurkezterakoan zein mailetan lehiatu nahi duen azaldu beharko du. Hiru gehienez ere.

Lanak garilaren 12ko 23:59ak baino lehen arakilkultura@gmail.com e-posta helbidera bidali beharko dira. Mezuan argazkilariaren datuak eta harremanetarako bideaz aparte argazkiaren izenburua, deskribapena eta kokalekua gaineratu beharko ditu. Argazkiak JPG formatuan aurkeztu behar dira, 30cm-tako tamainarekin argazkiaren alderik haundienean eta 200 ppp resoluzioan. Lehiaketara aurkeztutako argazkiak argitaratu gabeak izan behar dute.

Bozketa
Lehiaketara aurkeztutako lanak garilaren 13tik 24ra Arakilgo udaletxean ikusgai izanen dira. Baita garilaren 25ean Etxarrenen eginen den Arakilgo egunean. Argazkiak ikusgai dauden bitartean arakildarrek gogoko dutenen alde bozkatzeko aukera izanen dute, bai udaletxean baita Etxarrenen ere. Maila bakoitzeko 10 finalista izanen dira, lehiaketaren azken fasera pasako direnak.

Sariak*
Jaiak eta Tradizioak mailan     200 euro
Ondarea eta Paisaia               200 euro
Herri bozketan aukeratutako    80 euro
*Argazki batek ezin izango ditu bi sari desberdin jaso.