Lorentxa Gimonen senitartekoek eta Iparraldeko abertzaleek borroka handia egin dute Lorentxa Gimonen askatasuna eskatzeko. Gimonek Krohn izeneko gaixotasun larri eta kronikoa dauka, egoera oso aurreratuan gainera. Espetxean ezin dizkiote behar dituen zainketak eman eta bere askatasuna eskatzeko egin diren lanek fruitua izan dute, Parisko Dei Auzitegiak emandako epaiaren arabera asteartean aske utziko dutelako. Bere koinatu Maria Esparza Luri arakildarrari elkarrizketa egin diogu.