Zuntz optikoari buruzko argibideak

Guaixe 2022ko urt. 19a, 13:44
Arakilgo eta Sakanako ikuspegia. ARTXIBOA

Bihar, 19:00etan, Arakilgo udaletxean bilera izanen da.

Sakananet, Sakanan Mankomunautako Zuntz Optikoa, zabaldu du Guifinet fundazioak. 
Arakildarrei jarri den zuntz optikoari buruzko argibideak emateko bilera antolatu du udalak. Telekomunikazio azpiegitura jarri duen Guifinet-eko ordezkariek hari buruzko azalpenak emanen dituzte. Arakildarrek dituzten zalantzak argitzeko aukera izanen dute. Arakilgo Udalak, bestalde, tokiko telekomunikazio operadoreen kontaktuen berri ere eman die arakildarrei. 

Sakananet-eko tokiko operadoreak
Operadorea Telefonoa E-posta Webgunea
Abaila kooperatiba 943 569 296 info@abaila.eus www.abaila.eus
Evel new 943 090 628 
643 091 117
info@evelnt.com www.internetcomunitarioevel.com
Sisnet 948 078 087 info@sisnet.com.es www.sisnet.com.es/sakananet
Sona komunikazio sistemak 946 698 506 ion@sona.eus www.sona.eus