Nafarroako Gobernuak Nafarbide enpresa publikoa sortzeko baimena eman du. Sozietate publiko hori juridikoki eratzeko baimena da autobiak kudeatzeko eredu berri baterantz pasatzeko lehen lege pausoa. Enpresa horrek gaitasun handiko bideak kudeatuko ditu: A-1 (Madril-Irun Etxegaratetik), A-10 (Iruñea-Gasteiz), A-15 (Iruñea-Donostia), A-68 (Zaragoza-Logroño) eta N-121-A (Iruñea-Behobia).
Enpresa publikoa arduratuko da Nafarroako Foru Komunitatetik igarotzen diren ahalmen handiko bost bide horiek mantentzeaz, zaintzeaz eta ustiatzeaz, ibilgailu astunei soilik erabiltzeagatiko kanon bat aplikatuz. Sozietatea sortzeko baimena eman ondoren, hurrengo pausoek berekin dakarte sozietatea notarioaren aurrean eratzea eta merkataritza erregistroan inskribatzea, bai eta Gizarte Segurantzan izapidetzea ere.
Nafarroako Gobernuak aurretik jakinarazia zuen enpresaren egoitza Etxeberrin egonen zela, markesinaren atzeko larrean. Arakilgo Udalak Etxarrengo industrialdean kokatzea proposatu zion, azpiegitura guztiak prest baitaude han.