Espainiako Gorteetarako hauteskundeak 2023

Laurdena haziz, EH Bildu garaile Arakilen

Guaixe 2023ko uztailaren 25a

Ibarreko joera errepikatuz, sozialistak bigarrenak izan dira. Abstentzioa 5,03 hazi da eta ia arakildarren herenak ez du botoa emateko eskubidea baliatu.

EH Bilduk 43 boto gehiago (%25,90) eskuratu ditu. Dozena bat boto gehiagorekin hazkunde apalagoa izan du PSNk (%15,38). Sumarrek Elkarrekin-Poemosek baino 24 boto gutxiago eskuratu ditu Arakilen (%22,64). Navarra Sumak lortu zituenak baino boto bat gutxiago eskuratu dute banatuta aurkeztuta PPk eta UPNk. Azkenik, Geroa Baik 45 boto galdu ditu (%75) 2019ko deialdiarekin alderatuta. 

Foru hauteskundeen emaitzei erreparatuta, EH Bilduk 21 boto (11,17) irabazi ditu. Bi hilabetetan sozialistek 44 boto gehiago (%95,65) bereganatu dituzte. Sumarrek Contigo Zurekinekin baino 53 boto gehiago eskuratu ditu (%182,75). PPk 52 babes irabazi ditu (%400), UPNk, aldiz, 49 boto galdu ditu (%49). Geroa Bairen galera 86 botokoa izan da (%85,15).