Arakilgo Udalaren 2022ko Jimeno Jurio beka deitu zuen eta Sol Criado Ortegak eta Agustin Cuevas Ladron de Gebarak eskuratu zuten. Criadok eta Cuevasek egindako lana da Arakil udalerriko landa katalogoa liburua, Itxasperrin lastailaren 11n aurkeztu zutena. Bertan Arakil ibarra osatzen duten kontzejuen ondare elementuen eta tokien berri jasotzen da.
Paperezko liburuen ale gutxi batzuk kontzejuei eta Nafarroako eta Irurtzungo liburutegiei eman zien Arakilgo Udalak. Orain udalak liburua edonoren eskura jarri du formatu digitalen. Liburuaren euskarazko edo gaztelaniazko bertsioen PDF artxiboa Arakil.eus udal webgunearen bidez eskura daitezke.