Arakilgo Udalaren helburua da Arakilgo gazteengan sentsibilitatea piztea garapen bidean dauden herrialdeei garatzen laguntzeko, eta aldi berean gazteengan hainbat herrialde eta
kulturen arteko elkartasun kultura sustatzeko. Beka eska dezakete 18 eta 35 urte artean duten arakildarrek, beti ere, lan harremanik ez badute diruz lagundutako entitatearekin. Beka eskatu nahi duenak hilaren 29ra arteko epea du. Eskabidearekin batera, lan plangintza eta hainbat dokumentu aurkeztu beharko dira. Informazioa Arakil.eus webgunean dago.
Bekak 2.500 euroko poltsa du. Joan-etorrietarako eta tokira iritsi bitarteko ostatu hartze gastuak diruz lagunduko dira. Bekaren kopurua egiaztatutako gastuen proportziokoa izanen da, eta, beti ere, 1.250 euro izanen da gehieneko kopurua.