Istripuaz, berritasunik ez

Guaixe 2016ko ots. 1a, 19:18

Ezbeharraren inguruko argibideren bat duenak SOS-Nafarroaren telefonora, 112ra, hots egiteko deia egin du Foruzaingoak.



Ezbeharraren inguruko argibideren bat duenak SOS-Nafarroaren telefonora, 112ra, hots egiteko deia egin du Foruzaingoak.Istripuko autoa zein izan zen identifikatzeko zuzeneko lekukorik ez dagoela eta inguruan kamerarik ez dagoela gaztigatu du Foruzaingoak, “horregatik, edozein arrastok gertaerak argitzen lagundu dezake”. Bitartean foruzainak ikerketarekin segitzen dute, berritasunik gabe. Hildakoaren senide eta lanei deklarazioa hartu diete. Baita etxera bueltatzea erabaki aurretik berarekin egon zirenei ere.