Udala epaiketa politikoen kontra

Guaixe 2016ko mar. 3a, 19:08
Udala osatu zenekoa.

Ainara Ladron atxilotzeko eta espetxeratzeko epaileak eman duen agindua dela eta Arbizuko Udalak zera adierazi du: lehenik, udalak adierazi duenez, “garaia da Espainiako Estatuak behin betiko utz diezaion euskal herritarren kontra epaiketa politikoak erabiltzeari eta disidentzia politikoa kriminalizatzeari”. Horrekin batera, Arbizuko Udalak Ainara Ladroni elkartasuna adierazi dio. Horrekin batera berretsi du  “bai Ainarak bai euskal herritar guztiok eskubidea dugula jarduera politikoan presiorik eta jazarpenik gabe aritzeko, eta protestarako ekintza baketsuez baliatzeko”.

Arbizuko Udalak gogora ekarri du auzibidea Espainiako Auzitegi Nazionalean hasi zela duela 9 urte eta gaur egun Donostiako epaitegian dela. “Hiru aldiz egin da epaiketarako deialdia eta beste horrenbestetan atzeratu behar izan da. Bost gazte horietatik hiruk aspaldi erabaki zuten epaitegira ez agertzea, eraso judizialari desobedientziaz erantzuteko. Gaur, ordea, epaiketarako laugarren deialdia egin ondoren, hiru gazte horiek atxilotu eta espetxeratzeko agindua eman du epaileak, eta, beraz, arbizuar bat kartzelara eramateko arrisku larrian dago”.

Erlazionatuak