36a oroituz

Guaixe 2016ko api. 27a, 17:39

Oroimenez Arbizu taldeak 1936 gertaeren memoria agerian uzteko lanean, igandean mahai-ingurua antolatu zuen. Altsasu Memorian taldean eta Etxarriko eraildakoen bilaketan aritutako Amaia Urkijo, Uharte Arakilen sortu berri den memoria-taldeko Gaizka Uharte eta Memoriaren Autobuseko Ana Barrena izan ziren hizketan. Euren lanaren berri eman zuten hirurek. Gaiak Argentinan jarritako kereilara eraman zituen. Iruñeko Udala kereila horretako parte izateko aukera aztertzen ari zela azaldu zuen Barrenak. Aurrera begira ezer zehatzik ez zuten lotu, baina arloan lanean jarraituko zutela nabarmendu zuten.

Beste deialdiak

Maiatzaren 7an, larunbatean 


Sartagudan omenaldia eginen da eta hara joateko deialdia egin dute. 



Maiatzaren 26an, ostegunean

Gerra gauza alua dun hitzaldia emanen du Amagoia Gurrutxagak, Arbizuko emakumeen

Erlazionatuak