Olasagarreren etxeko aurkezpena

Guaixe 2018ko otsailaren 23a

Juanjo Olasagarre, gaur aurkeztuko duen liburua eskutan duela. Argazkia: www.katatrak.net

Juanjo Olasagarrek bere azken liburua Arbizun aurkeztuko du gaur. Udal liburutegian izanen da, 19:00etan. Poz aldrebesa (2017, Susa) liburua da idazle arbizuarraren azken sorkuntza. Joseba eta Axi bikotea da protagonista,  nahiz eta lehena bigarrena baino gehiago den. Denbora jauzien haien arteko harremana kontatuko du idazleak. Horrek hizpidera ekarriko ditu zaintza, dolua, harremanak, gaytasuna edota euskal gatazka moduko gaiak. Eleberrian, atzera ere, Lekunberri Aranatz agertzen da.