Ostegunetik haratago doa Emakumearen Eguneko egitaraua

Guaixe 2018ko martxoaren 5a

Arbizuko mugimendu feministak data more ugari jarri ditu herriko egutegian. Haietako bakoitzean jarduera bat edo gehiago izanen da. Arte erakusketa, bertsoa eta bakarrizketa nahasten duen ikuskizuna, mahai-ingurua, literatura eta beste biltzen ditu prestatu duten egitarauak.

Egitaraua
Martxoak 7-14
Arbizuko emakume artisten erakusketa, astegunetan 16:30etik 20:00etara, udaletxeko batzar aretoan.

Martxoak 8
09:00 Plaza eta herria mandarrekin, haurrendako gurdiekin, sehaskekin, sukaldeko trenekin.
17:00 Merienda Argi Bidea gazte elkartean, gizonezkoek eskainia.
18:00 Eltze-jotzea.
19:00 Emakumeok* planto! elkarretaratzea.

Martxoak 10, larunbata
19:00 Erradikalak gara, bertsoak eta bakarrizketa, Argi bidea elkartean.
21:00 Emakumeen afaria, Aldabide elkartean.

Martxoak 16, ostirala
18:00 Emakumeak eta kartzela mahai-ingurua, udaletxeko batzar gelan.

Martxoak 23, ostirala
19:00 Iparraldeko neska, liburutegian.