Igandean zuhaitzaren eguna ospatuko da

Guaixe 2018ko mar. 9a, 14:41

Arbizuko Udalak zuhaitzaren eguna antolatu du iganderako. Joan den urtean jaiotako haurren zuhaitzak landatzeko helburua du hitzorduak. Horretarako eguerdian plazan elkartuko dira eta handik San Juan ermitara joanen dira. Ermita inguruan zuhaitzak landatu eta talde argazkia eginen dute. Hangoak despedituta, Aldabide elkartera joanen dira parte-hartzaileak mokaduren bat jatera.

Ez da Arbizuko Udalak zuhaitzekin lotuta antolatu duen ekimen bakarra. Izan ere, otsailaren 20tik hilaren 3ra arte udaletxeko batzar aretoan Wangari Maathai ekintzaile keniatarrari buruzko erakusketa izan da ikusgai. Maathai, Basoaren ama deitua, 2004. urtean Nobel saria jaso zuen Gerriko berdea deituriko elkarteak egindako lanagatik; emakume-elkarte horrek 40 milioi zuhaitz landatu zituen Kenian.
daletxean ikusgai egon den erakusketak haren bizitza islatzen du. Aitziber Alonso ilustratzailearen marrazkiek, Uxue Alberdiren hitzek eta Xabi Payaren itzulpenek giza eskubideen gaia modu pedagogiko eta ederrean ematen du. Mustutze ekitaldian Lehen Hezkuntzako ikasleak izan ziren.

Erlazionatuak

“Harambee”

Guaixe 2018 urt 26 Sakana